LAGUNTZA!!
Kaixo burkideok:
Orain dela aste batzuk hasi ginen “Templando El Acero” argitaletxekook literatura marxista euskaraz ateratzeko proiektuarekin. Lehen liburua ere atera genuen, Stalinen “Leninismoaren oinarriak”.
Hala ere, proiektu honek erritmo onean aurrera jarrai dezan, zuen laguntza behar du, Euskal Herriko marxista-leninistena, euskaldunena batik bat. Lan berriak argitaratzeko denon lana beharrezkoa baita.
“Templando El Acero” argitaletxeak zenbait testu ditu plazaratzeke. Testu hauek argia ikus dezaten zuon laguntza behar dugu, testu hauek osatzeko, zuzentzeko eta errematatzeko. Itzulpen bat ondo egiteak galdatzen dituen ñabardura eta xehetasun denak ondo txeratzeko pertsona baten baino gehiagoren laguntza behar izanen baita.
Zuen laguntza honetarako behar dugu:
-Eginda dauden testuak zuzentzeko.
-Testu berriak itzultzeko (norbait ausartzen bada!!)
Badakigu lana gogorra dela eta bolondres lanak trukean gutxi ematen duela, baina denon laguntza beharrezkoa da proiektua aurrera ateratzeko.
Zuen laguntzaren zain.
BIZI BEDI MARXISMO-LENINISMOA!!
BULTZA LITERATURA GORRIA!!
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada